XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aizak: zer esan nai uke orrekin?
Ori iseka gaiztoa dek gero!
- Oiek ez dituk ire gurasoak.
Ikusten danez, arek bazekien zerbait.
- Onttoa bezela jaio ote nauk, bada, ni?
- Nik etzekit ori.
Baiña i bezelako bati burutik beera kaka egiten ziot nik.
- Geiago azi bearko dek, nere belarrietaraiño ere ez aiz irixten ta.
- Bajatu egingo aut, ordea.
Nere nerbioak asi ziran daldaraka.
Gero nere lagunak esan zidatenez, arpegiko koloreak ere asi omen zitzaizkidala aldatzen.
- Zer: aari jokorako asmoan al ator?
Bada ez bada, obe dek ez asi.
- Oillotegian oillar bat bear diagu, eta emen ni izango nauk.
- Kontuz gero!...
Emen geiago ere badituk amaren semeak.
- Orain utziek oiei pakean.
Bere garaian arrapatuko dizkit.
Orain irekin dizkit kontuak.
- Ondo zegok.
Au izango dek ire azkeneko burruka.
Ttonttor gorri ori nik moztuko dit.
Lurrean elastikoa uzten asi nintzanean, egundoko ostikoa tira zidan.
Baiña ez niñun arrapatu.
- Erorrek ere igertzen al diok eskaxagoa aizela?
Bestela, billaukeriz ez intzan asiko.
- Ori laxter ikusiko diagu.
Eta urrengo erasoan buruarekin indarrean sartu zitzaidan, urdaillean jotzeko asmoan.